DAAHOUD SALIM QUINTET – Getxo 2016

2016. urteko GetxoJazz jailadiko lehiaketan irabazitako taldea. Zuzenean grabatutako kontzertua, SunMi Hong bateria-jotzaileak hasi zuena. Kontrabaxua jotzen duen Hendrik Müllerrek baretasuna eta nor bere baitan biltzeko aukera sortzen du, boskoteari dimentsio barne-barnekoa ematen dion sentsibilitateari loturiko orekatik datorren doinu preziozistaren bidez. Dimentsio horretan, Bruno Calvo tronpetaria gaiak sortuz doa, liluratzen uzteko modukoak. Agian, ez dago ziur zein den norabidea, baina fidatu izanak amaieran isilpeko poza ematen dio. Pablo Martinez tronboi-jotzailearen presentziak suarekin markatzen du soinu kalitatea, bere buru bizkorrak etengabe sortzen baititu ideia berriak, nota bakoitzean islatzeko.

Duela urtebete eta erdi sortutako bandan, goraipatzeko moduko nobedadea zera da: Daahoud piano-jotzaileak eszenatokian Daahoud-sortzaileak idatzitako musika jotzea. Biak aintzat hartzeko sortu diren konposizioak dira, bakoitzak duen nortasunaren ñabardura guztiak eta interpretatzeko gaitasunak erabili ahal izateko.

Emaitza jazz klasikoaren ildoari jarraitzen dioten baina jazz musikariei, jazz zaleei zuzenduak ez diren melodiak dira. Eta horrek ez dio kentzen proposamenari ez markorik, ez egiazkotasunik. Aitzitik, agian, egiazkotasun hura finkatu egiten du, eutsi egiten dio, bultzatu. Benetako bihurtzen du.

Teknika, emozioa, espresioa. Eta Getxoko publikoak behar bezala estimatu zuen soinu kalitate hura. Izan ere, bertako ikusleekin betiko zorretan egongo dela dio Daahoudek, gutxitan sentitzen duena sentiarazi diotelako: (jazz) musikari batek aurrean dituen ikusleek bera entzuteko gogoa dutela sentitzea.