Errabal, jazz zigilua

2015-04-02

Musika eta disko kontsumitzaileak izanik Soraluzeko Gaztetxean eta bertako Gaztelupe tabernan antolatzen ziren eta diren jazz, blues eta gainerako musika beltzaren inguruan egindako kontzertuetan jarriko genuke diskoetxe honen sorrera.

Bertan, Euskal Herriko eta kanpoko goi mailako musikariak entzuteko aukera izan ondoren beste pauso bat aurrera: zentzu zabaleko jazz etiketa izango duten diskoak argitaratzeari.

Asmoa -Estandarrak gustokoak izanik ere- talde eta musikarien konposizio propioak bultzatu eta editatzea da eta, bilduma berezia denez, modu zainduan aurkezten dira CDak. Musikari euskaldunez gain beste herrialde batzuetako artisten lanak ere argitaratu izan dira.