Hasier Oleaga

Gaztea izan arren, badira hamar urte baino gehiago, Sant Pau 44 lana argitaratu baino lehen (Errabal 002), Hasier Olegaren talentuaren lagin baliotsuak biltzen ditugula. Sendoa eta irudimentsua perkusio tresnekin –gai da  elkarrengandik hain urrun dauden The Heckler taldearen eta Teresa Zabalzaren boskotearen testuinguruak nortasun handiz koloreztatzeko–, izpiritu menderakaitz eta geldiezinarekin, haren musika tresnaren eta bere ahotsaren adierazteko aukerak sakon saiatu ditu gure garaiko musikaren esparruan, baina beti, hein handiagoan edo txikiagoan, jazzarekin lotuta. Berezko duen joera horri esker eta Euskadiko lehen mailako musikaria izanik, aukera izan du euskal herri kulturaren esparruko ahots ezagunenetako batzuekin batean lan egiteko, esate baterako Ruper Ordorikarekin eta Mikel Laboarekin. Hauek, zalantzarik gabe, bihotzetik sortzen diren abesti eta doinu xumeen aurreko maitasunaren hazia erein dute Hasierrengan, grabazio honetan argi eta garbi hauteman daitekeen bezala (batez ere Hamahirugarrena gaian).

Hasierrek egile gisa eskain ditzakeen disko ugarietako bat da honakoa, baina lan honetan Hasier bera da, bere handitasunean eta xumetasunean. Dena da zentzuduna lan honetan, agerian uzten du konfiantzazko giroan musika nola ulertzen duen: laguntzaileen taldera biltzen dira Hasier bera bultzatu zutenetako batzuk –Iñaki Salvador, Mikel Andueza– eta azken aldian izan dituen kide batzuk, esate baterako, Jorge Abadías eta Julen Izarra (Nevermind Trío), Fernando Neira (Ruper Ordorika) eta Jon Piris (Miguel Salvador Project). Hainbat formatutan banatzen du bere lana, hirukoteetan, laukoteetan, boskoteetan…

 

Argazkiak