Miguel Salvador
Gitarrajole bilbotarra, Iñaki Salvador, Joaquin Chacón eta Jose Luis Gamez moduko musikariekin hasi zen inprobisazioa, armonia eta konponketak lantzen. Irakaskuntzaz gain, talde askoren partaide izan da eta Penintsulako zein nazioarteko mailan kontzertu eta jaialdi ugaritan aritu da jotzen. Mauri Sanchis Bandaren taldekidea izan da eta 2007-z geroztik bere formazio propioa eratu du, berak konposatutako gai propioak jasotzen dituen hiru disko kaleratuz. Azkena 2015eko udaberrian.