Tommy Caggiani Therion Project
Bateria jotzailea, perkusionista, musikagilea eta musikoterapeuta. Jazz Bateria eta tradizio ez mendebaldeko Menbranofono Irakaslea Nafarroako Goi mailako Musika Kontserbatorioan, Jazzaren alorrean.
Tommy Caggiani salbuespena da jazzaren munduan. Jatorriz italiarra, munduko hainbat tokitan bizi izan da: Hego Amerikan, Estatu Batuetan, Belgikan eta, azken honetan, Penintsulako hainbat lekutan. Hortaz, musika kultura askotatik edana da, eta bera bezalakoa da bere musika: eklektikoa, heterogeneoa, erritmo eta soinuetan aberatsa, eskuzabala, baikorra, bizia eta alaia; bizitza ospatzen duen doinua, hitz gutxitan.
Musikoterapeuta da Tommy (Danimarkako Aalborgeko Unibertsitatean egina da Masterra), eta soinuarekin eta musika etnikoekin lotutako terapiei buruzko ikerketak egin ditu nork bere burua sendatzeko. Honenbestez, bere-berea duen “Perkusio Sendagarria” metodoa sortu du.
Besteak beste, Malik Yaqub, Bob Sands, Jorge Pardo eta Javier Paxariño bezalako artista handiekin jardun du elkarlanean.
Talde italiarrekin eta espainiarrekin 30 diskotan baino gehiagotan grabatu eta gero, berea duen “TOMMY CAGGIANI THERION PROJECT” proiektuari ekiteko erabakia hartu du Tommy Caggianik. Caggianik berak onduak dira gai guztiak. Lan honetan agerian uzten du bizitzaren aurrean duen jarrera, agerian uzten ditu bere eskarmentua eta egindako bidaiak, eta agerian uzten du lortu egin duela erritmo etnikoen eta jazzaren inprobisazioaren arteko benetako ezkontza.