Akúfeno
Kontu honek A Coruñan harrapatu zuen Rubén Salvador, hiri hartara iritsi baitzen irakasle. BBK Jazz 2012 sarietan Epaimahaiak Euskal Herriko Jazz Disko onenari emandako Sari Berezia Claudio Cifuentesen (Cifu) eskutik jasotzetik iritsi zen. Haren lehendabiziko diskoa saritu zioten, “Starting”, R.S. Faktorren euskal adarrarekin, Musikenen trebatutako musikari apartekin, grabatua. Bat-batean egokitu zen halako egoeran, arrakastak puztuta Herkulesen lurretan, bertako musikari onenetako batzuek inguraturik –beste umealdi bikaina, planetetako animaliez betea–, eta olagarroa edo lanbroa edo haize-laster gaiztoren bat han, lanbrotan eta olagarro haiekin, grabatu beharreko gaiak xuxurlatzen hasi zitzaizkion: alegia, RS Atlantic Faktor. Beraz, hiru saiotan grabatu zen AKUFENO: bi saio Atlantiko adarreko taldeekin, eta saio bat euskal adarrarekin. Egilearen berariazko bi omenaldi ditu: bata aitaren Granadako auzo milurtekodunari eskainia, bestea arreba txikiari. Hainbat gairi heltzen dio, eta hainbat generotan murgiltzen da, hainbat ehundura ferekatzen ditu eta forma askorekin jostatzen da txistuari eutsirik, Rubén Salvador egileak inolako zalantzarik gabe helarazi nahi digun zurrumurru etengabeari eutsirik; izan ere, gauzak inolako akatsik egin gabe, gauzak bikain egin zale, da Rubén.