Canciones sin palabras
Orain urte batzuk lagun batzuen semea jaio zenean pieza txiki bat ondu nion. Jaioberri batentzako pieza izanik, bistan da melodiatsua zela, formaz bakuna eta argia, egitura konplexu nahiz birtuosoa ez baizik eta doinuaren eta harmoniaren edertasuna eta bakuntasuna bilatzeko ahaleginak egin bainituen. Harrez gero pieza txikiak idazteko ohitura egin nuen neure beste lagun batzuen seme-alabak jaio zirenean, lagunen batek urteak egin zituenean edo zer ez dakizun arren zerbait eskaini behar duzun egoeretan gertatu nintzenean. Hasiera batean pieza horiek hiruko formatuan jotzeko pentsatuta ez zeuden arren (egia esan, seinalatutako egunetatik kanpora jotzeko ere ez), ohartu nintzen estiloa apur bat moldatuta neure hirukotearekin interpretatu zitezkeela, eta benetan ona izan zen emaitza. Funtzionatu ez ezik, oso atsegina zen doinu bakun eta amodiozko horiek jotzea eta haien inguruan inprobisatzea. Oso txikia izan zen hortik grabazio estudio batera eramateko urratsa. Aukera izan nuenean lagun pare batekin elkartu eta grabatu egin genituen.
Jatorriak hartaraturik, erraz entzuten eta jotzen diren piezak dira. Sasoi batez jo eta gero, beti entzun dituzun eta ia automatikoki inprobisatzen dituzun abesti zahar haietakoak bezalakoak dira niretzat. Izan ere, niretzako standard-ak direla esan genezake.
M.A.R.