Broken Brothers Brass Band

  • Data: 2016-07-15
  • Ordua: 20:30
  • Lekua: Amorebieta-Etxano Kalbario plaza

2006. urtean abiatu zen Iruñean Broken Brothers eta bere musika New Orleanseko Brass Band garaikideen soinuan oinarritzen da. Funkez, gospelez eta jazz modernoz kutsatuak daude taldearen interpretazio indartsuak, non garrantzi ikaragarria duen inprobisazio kolektiboak. Hainbat agertoki, eszenatokitan eta kaletan jo izan dute. Musika garaikidea lantzen dute beti euren sustraiak ahaztu gabe.

 

Metodoetan tradizionala eta konposizioetan sofistikatua, gaur egun Roy Hargrovek eta Robert Glasperrek egiten duten jazza gogorarazten baitu, Iruñako Broken bandak bere bigarren lanean abiarazitako rapera hurbiltzen jarraitzen du. Osagaiak, entsalada eta popourria (adierarik onenean) nahasten ditu, horixe nabari du batek Broken taldearen Ildoa Landuz berri hau entzuten duenean. Hori guzti hori, neurrigabe betiere, afroamerikar sustraiekin aberasturik. Eta euskal gozagarriekin, noski!

 

Posible al da Iruñeko alde zaharra New Orleaneseko Bourbon Street bilakatzea? Bai, tartean Broken Brothers Brass Band ari bada. Ez dute disimulatzen jazzaren jaioterriarekiko miresmena; batik bat, hango txarangekiko (brass band) atxikimendua.

Ildoa landuz