Nesrine Belmokh
- Data: 2016-07-15
- Ordua: 22:00
- Lekua: Bergara Espoloia
Ahotsa, indarra eta hiru musikarien arteko ezkontza: horra hor NES-i hain zapore berezia ematen dion alkimia. Oroz gain, Nesrine Belmokh-en urrezko ahotsa da NES. Abeslari eta biolontxelo jotzailea frantsez-aljeriarra, hizkuntzak bezala gobernatzen ditu Nesrinek estiloak: frantsesez, arabiarrez edo ingelesez, inolako ahalegin berezirik egin behar izan gabe lerratzen da bluestik jazzera, soul musikara eta frantses kantuetara. Itxura eta limurtzeko ahalmen aparta izanik, Nesrinek lausotu egiten ditu mugak emozioen lurraldean barrena askatasun osoz ibiltzeko. Indartsua, ahula, espirituala edo malenkoniatsua, egileak nortasuna, maitasuna edo besterik gabe zoriontasuna bilatzen ditu bere letren bidez. Matthieu Saglio biolontxelo jotzaile frantsesaren musika unibertsoa ezagutu eta arimaz beteriko abesti batzuk erditu zituen, David Gadea perkusio jotzailearen kolore anitzek nabarmendurik.
Musikariak
Sei urte besterik ez zituela mandolina lagun abesten zuen Nesrine Belmokh-k. Harrez gero bide artistiko desberdinei heldu zien. Biolontxelo jotzaile aparta izanik ibilbide oparoa egin du mundu klasikoan. Lorin Maazel-ek berak aukeratu zuen Valentziako Reina Sofia Operaren Orkestran jotzeko. 2015. urtean zuzendari Daniel Barenboim duen West Eastern Divan Orchestra orkestrara bildu zen, eta nazioartean emanaldi ugari eskainiko zituen biran izan zen aipatu orkestrarekin. Urte hartan bertan, protagonista gisa parte hartu zuen Eguzkiaren Zirkuaren Amaluna ikuskizunean.
NES du proiekturik pertsonalena.
Lehen mailako biolontxelo jolea da Matthieu Saglio, ezohiko profila du, bere-berea. Burura eraman dituen hamaika proiektutan, biolontxeloari beste inork ez bezalako soinua ateratzen, bide berriak zabaldu dizkio bere musika tresnari, eta besteak beste, flamenkoaren, jazzaren, musika arabiar/andaluzaren eta musika afrikarraren munduetan barneratu da. Musika ontzaile gisa ere lan egin duen hainbat talde desberdinekin 30etik gora herrialdetan eskaini ditu kontzertuak. Aniztasun horrek aberastuta, Matthieuk beste inork lortzen ez duen sailkatu ezinezko ukitua ematen die NES-en konposizioei.
David Gadea-k sarritan jartzen ditu bere perkusioak nazioartean izen handia duten artisten zerbitzura (Sole Giménez, Ximo Tébar, Manu Tenorio, Josemi Carmona, Thaïs Morell, etab.). Hain desberdinak diren taldeekin jardun duenez, munduko herrialde askotan jo du, eta ezin konta ahala grabaziotan esku hartu du. Berehala identifikatzen da musikari honen estiloa, anitza baita oso bere soinu koloreen paleta. Sotiltasun horrek, komunikatzeko duen indar handiarekin batean, oso estilo aberatsa sortzeko ateak irekitzen dizkio.