Mundu berri bat daroagu geure bihotzetan
2016-07-14Liburu batean du abiapuntua Aquel corto verano diskoak, Juan de Diego Gerra Zibileko aurreneko hilabeteetan Madrilen hildako buruzagi anarkista leondar Buenaventura Durruti pertsonaia liluragarriarengana hurbiltzera eraman zuen El corto verano de la AnarquÃa liburuan, hain zuzen. Liburu hura eta garaiko Bartzelonako beharginen bizimoduari buruzko idatzi sorta bat dira musika kontakizun honen erreferentzia, eta gai bakoitza, nota bakoitza esatera ere ausartuko nintzateke ni, giza esperientzia bati lotua da, istorio bati lotua. Eta hain zuzen ere horretan oinarritzen da disko honen lilura: gu berez bizipenak diren paisaietara eramateko gaitasuna du. Eta hori ez da batere erraza.
Eta ez da haurren jolasa soilik ahots bat eskainiko duen taldeko soinua lortzea. Jazzak banakoek planteatutako talde lan handitik asko badu, honako hau da horren erakusgarri bikaina; Juanek, Danik eta Joek batera arnasten dute, eta guztion batentzat eta norbera guztientzat ez den beste benetako lidergorik ez dago, hiruon artean dagoen bat etortze bikaina agerian geratzen delarik. Ez dago musika elkarrekin sortzea bezalako plazerik, ez dago zatien batura osotasuna izatea bezalakorik.